Covid-19a dela-eta bertan behera utzitako hegaldiak: bidaiarien eskubideak berresten dituzten epaiak
Bilboko Merkataritza arloko 2. epaitegiak aire-konpainia batzuk zigortu ditu, eta konpentsazioak eman beharko dizkiete pandemia dela-eta bertan behera utzitako hegaldietako bidaiariei. Kasu guztietan, konpainiak saiatu ziren ordainketa saihesten, baina horretarako alegatu zituzten arrazoiak epaitegiek atzera bota dituzte orain.