Hegazkin-konpainiak nire hegaldiaren data aldatu du. Zein dira nire eskubideak?

Indemnización por cambio de vuelo

Gero eta kasu gehiago ikusten ditugunez, zuri ere gertatu zaizu beharbada: zure bidaia baino hilabete bat edo bi lehenago jakinarazten dizute kontratatu zenuen hegaldiaren data aldatu dela; horrek zure oporrak suntsitu ditzake, zeren, hegaldia bertan behera utzi eta dirua itzultzeko aukera eskaintzen badizute ere, litekeena da ordurako beste gastu asko eginak izatea, eta horien dirua berreskuratzeko eskubiderik ez. Azken epaien arabera, ordea, gastu horiek hegazkin-konpainiak ordaindu behar ditu.

Nire hegaldia bertan behera uzten badute, kalte-ordaina eman behar didate hegaldi alternatiboengatik ere?

Flight Cancelled And Delayed Due To Covid 19, Unhappy Traveller Tourist Are Boring As Waiting For A Plane In The Airport.

Zure hegaldia bertan behera utzi, eta beste bat erosi behar baduzu zure destinora iristeko, aireko konpainiak bien kalte-ordaina eman beharko dizu. Horrela jasotzen du Bilboko Merkataritza arloko 2. epaitegiak berriki emandako epai batean, Lufthansa zigortu baitu bidaiari bati kalte-ordaina emateko erabili ere egin ez zuen hegaldi batengatik.

Zure hegaldia bidaia-agentzia baten bidez erreserbatu bazenuen, dirua itzultzeko eskubidea duzu bertan behera uzten badute

Bilboko eta Donostiako Merkataritza arloko epaitegiek hiru epai eman dituzte azken asteetan, eta haietan behartzen dute Tap Air Portugal aire-konpainia txartelen dirua itzultzera bidaiari batzuei, Covid-aren ondorioz haien hegaldiak bertan behera utzi ondoren. Aire-konpainiak uko egin zion dirua itzultzeari, erreserbak bidaia-agentzia baten bidez egin zirela esanez.

Deitu Doako kontsulta