Ohiko 10 galdera ekipajearen inguruko erreklamazioei buruz, udarako
Uda entzun eta oporrak, atsedena eta bidaiak etortzen zaizkigu burura, baina jendez jositako aireportuak, hegaldi beteak eta egunero fakturatzen diren milaka maleta ere hor daude. Garai honetan, ekipajearekin gertatutako edozein gorabeherak erabat hondatu ditzake irrikatzen genituen atseden egunak: destinora iritsi ez diren maletak, ekipaje kaltetua, lurreratu bezain laster premiazkoena erostera behartzen duten atzerapenak… ERREKLAMATUn, ekipajearekin izandako arazoen inguru kontsultak nabarmen handitzen dira udan. Honako hauek dira uda garaian jasotzen ditugun 10 galdera ohikoenak eta aireko zuzenbidean aditua den gure abokatu Jon Ortiz Larruzeak emandako erantzunak.