10 arrazoi Erreklamatu aukeratzeko, zure hegaldiaren erreklamazioa egin nahi baduzu

Despacho de abogados en Bilbao

Hegaldi bat bertan behera utzi badizute, edo hegaldian overbooking-a edo hiru ordu baino gehiagoko atzerapena izan baduzu, beharbada erreklamazio zerbitzu on baten bila zabiltza, ahalik eta kalte-ordain handiena eman diezazuten. Hemen hamar arrazoi emango dizkizugu, zure hegaldiaren erreklamazioa egin eta kalte-ordaina lortzeko aukerarik onena ERREKLAMATU dela azaltzeko.

Kalte-ordaina jaso dute Imsersorekin Ibizara joandako bidaiarietako batzuek: gainerakoek ere erreklamatu dezakete

Vuelo Cancelado 1200x628

Joan den maiatzean, Bizkaiko ehun jubilatuk gorabeherekin bukatu zuten Ibizako oporraldia, Bilborako itzulerako hegaldia bertan behera gelditu zelako. Orain, ordea, haietako zenbaitek lortu dute aire-konpainiak kalte-ordaina ematea, estualdi haren konpentsazio moduan. Hegaldi hartako gainerako bidaiariak garaiz daude erreklamatzeko.

Hegazkin-konpainiak nire hegaldiaren data aldatu du. Zein dira nire eskubideak?

Indemnización por cambio de vuelo

Gero eta kasu gehiago ikusten ditugunez, zuri ere gertatu zaizu beharbada: zure bidaia baino hilabete bat edo bi lehenago jakinarazten dizute kontratatu zenuen hegaldiaren data aldatu dela; horrek zure oporrak suntsitu ditzake, zeren, hegaldia bertan behera utzi eta dirua itzultzeko aukera eskaintzen badizute ere, litekeena da ordurako beste gastu asko eginak izatea, eta horien dirua berreskuratzeko eskubiderik ez. Azken epaien arabera, ordea, gastu horiek hegazkin-konpainiak ordaindu behar ditu.

Amesgaiztoa aireportuan: lau egun ordezko hegaldiaren eta maleta galduaren zain

Young Woman With Backpack In Airport Near Flight Timetable

2020ko urtarrilean, Bilboko bidaiari batek bizitako egoera bertan behera utzitako hegaldien kasuetan ikusi ditugunetatik okerrena izan zen. 18 urteko neska batek lau egun eman behar izan zituen Barajasko aireportuan bakarrik, handik atera ezinik, ordezko hegaldiaren eta galdutako maletaren zain. Epaitegiek hegazkin-konpainia zigortu dute berriki, eta ia 2.000 euro ordaindu beharko dizkio gazteari.

Nire hegaldia bertan behera uzten badute, kalte-ordaina eman behar didate hegaldi alternatiboengatik ere?

Flight Cancelled And Delayed Due To Covid 19, Unhappy Traveller Tourist Are Boring As Waiting For A Plane In The Airport.

Zure hegaldia bertan behera utzi, eta beste bat erosi behar baduzu zure destinora iristeko, aireko konpainiak bien kalte-ordaina eman beharko dizu. Horrela jasotzen du Bilboko Merkataritza arloko 2. epaitegiak berriki emandako epai batean, Lufthansa zigortu baitu bidaiari bati kalte-ordaina emateko erabili ere egin ez zuen hegaldi batengatik.

Deitu Doako kontsulta